XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ornogabeak Berauek, oro har, zelula bakarreko organismoak dira, eta beren talde xumeenetan animali eta landare-erresumen (...) zubia eratzen dute.

Badira espezie plurizelular batzu, baina holakoak zelula-elkarte hutsak izaten dira, inoiz ehunak sortzera heldu gabe.

Itxuraz egonkorrak edo aldakorrak izan daitezke; luzakin zitoplasmatikoak izaten dituzte (pseudopodoak) edo nolabaiteko egitura zurrunak (zilioak, flageluak), lekuz aldatzeko eta elikadura lortzeko erabiliak.

Beren gorputzaren barruan badira beste organulu batzu ere, funtzio ezberdinak betetzen dituztenak.

Horietako askorengan zelula-mintzak irekiune bat du, elikagaiak barruratzeko (zitostoma), batzutan hodi moduko batez luzatua (zitofaringea).

Barruan digestio-bakuola asko ageri dituzte, hor janariaz baliatzeko.

(...), gainera, mintzak beste irekiunea du, hortik digestioaren eta metabolismoaren hondakinak kanporatuz (zitopigioa).

Protozooak Badira, halaber, bakuola taupakorrak ere, uhaga moduan dihardutenak, beren betekizuna zelularen osmorregulazioa izanik.

Espezie batzuk mintz erdiragazkor oso sendoaz estalirik daude, eta beste batzuk defentsarako edo erasorako organuluez horniturik (harizpi kanporagarridun barrunbeak) eta batzuk azal zurrunaz jantzirik ageri dira aldi desfaboragarriak jasan ahal izateko (kisteak).

Protozoo batzuk, ziliatuek batik bat, pigmentu fotosentikorrezko multzoa edukitzen dute (estigma edo begi-orbaina).

Badira, era berean, barne-sostegurako elementuak (azido salizilikozko edo sulfatozko konkrezioak) eta kanpokorakoak ere bai (kitinazko, azido silizikozko edo karbonatuzko kapsulak).

Protozooak daitezkeen elikatze-era guztiez baliatzen dira, behe-mailakoen era autotrofotik (horrela landarekin loturik), harrapaketazkoraino joanez.

Zenbaitzu alga fotosintetikoekin elkarturik egoten dira; batzu saprobioak dira eta deskonposatzen ari diren gaiez elikatzen dira, eta beste batzu bizkarroiak dira, bai animaliengan eta bai landareengan gaixotasunak sorteraziz.

Harrapakariek harrapakinak beren pseudopodoez hartuz edo beren zilio eta flageluez inguratuz eskuratzen dituzte, horrela zitostomara bideratzeko.

Protozoo gehienen birsorkuntza asexuala da eta zelula-ama, luzerako edo zabalerako planoaren arauera bi zelula-alabatan erdibituz gertatzen da, 1. Protozoo asko animalien hestean bizi dira, inolako kalterik egin gabe; hesteetako fauna eta flora osatzen dute.

Horietako bat Endamoeba coli da, giza hestean bizi dena.

2. Protozoo batzuk gainean oskola dute, berek sortua, karekizko oskola duten foraminifero hauen antzera, eta hiltzen direnean itsas hondoetan geruza handiak sortzen dituzte.

3. Protozooen ugalpen sexualari konjugazioa deritzo.

Hartan bi banako elkartu, beren zelula-mintza urtu eta batak besteari material genetikoa trukatzen diote.